Revolta Permanent
Eguna/Ordua
2018/02/15
Osteguna
21:30
Ateak 21:00etan zabalduko dira.
DOAKO SARRERA
REVOLTA PERMANENT
Ultravioleta disko berriaren aurkezpena.
Ultravioleta da Revolta Permanent-en disko berria. Disko eta dokumental bat osatzen duen proiektu baten barruan, talde barakaldarrak bere anbizio handieneko lana argitaratuko du 2018ko urtarrilan Radio 3-ren eskutik.
Estatuko zortzi produktore garrantzitsuenetarikoak indarrak batu dituzte obra honetan zerbait berezi eta ezberdina egiteko. Zortzi kanta berrik osatzen dute diskoa, horietako bakoitza produktore hauetako batek nahastua: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madrid), Josep Umbría (Calma Estudis, Baleares), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Barcelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madrid), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez “Pacoloco” (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Barcelona), Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madrid).
Diskoa Aitor Abiok konposatu, Iker Villa eta Iker Aginaga abeslariak idatzi eta Mungiako Gaua estudioan grabatu da, Jon Asier Zubelzu hartu duelarik koordinazio orokorraren ardura. Grabazioaren ostean, kanta bakoitza aukeratutako produktore baten eskuetan utzi da nahasketaz arduratzeko. Beraz, Estatuko zortzi produktore onenetarikoak batu dira diskoan, bakoitza abesti bat nahasteko eta, modu horretan, ikuspuntu eta lan egiteko era pertsonal eta propioa gehitu diote kanta bakoitzari. Esan beharra dago, gainera, aukeratutako langileak ez daudela ohituta ez euskaraz, ezta Revolta Permanent-ek egiten duen musika elektronikoarekin lan egitera.
Nahasketa prozesuaren ostean, diskoa Brooklyn-era, NY, bidali da bertan Jesse Cannon-ek (Cannon Found Soundation) burutu zezan masterizazioa. Limp Bizkit, The Cure edo Dillinger Escape Plan taldeen grabazioetan parte hartzeagatik da ezaguna, besteak beste. Azkenik, diskoaren diseinu artistikoa Dani Hernández “Lobotipo” barakaldarrak landu du.
Honek guztiak kreazio, grabazio eta post-produkzio lanak esperiantzia berezi bat bilakatu ditu bai taldearentzat, baita bertan parte hartu duten guztientzat ere. Emaitza zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe.