Uxue Alberdi gorputza bertsolaritzan

Uxue Alberdi gorputza bertsolaritzan


Eguna/Ordua
2014/06/11
asteazkena
16:30

Antolatzailea: UEU eta Zenbat Gara Elkartea
Doako sarrera

Uxue Alberdi “Eta bat-batean… gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan”

Bertsolaritza ariketa intelektual soil gisa ikertu, azaldu eta ulertu izan da, baina bertsolariak oholtzan jartzen duen lehen gauza (bere ahotsa, bere ideiak eta emozioak baino lehen) gorputza da. Bertsolariak ezin du gorputzik gabe bertsotan egin eta, sarri ezikusiarena egin bazaio ere, gorpuztasunak ikaragarrizko presentzia du bertsolaritzan. Zein paper jokatzen du gorputzak oholtzan? Zer dago bertsolarien gorputzen, gorpuzkeren eta gorputzaldien atzean? Gorputzak ez dira neutroak, eraikiak eta markatuak dira, eta elkarrekiko harremanetan daude aspalditik eta uneoro. Aurkezpen honetan gorputzaren ikuspegitik begiratuko diogu bertsolaritzari, burmuinak adina (edo gehiago) inprobisatzen baitu haragiak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

BideBerriakjesus ibanez