Kafe Solasak
Eguna/Ordua
2014/11/05
asteazkena
11:00
Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia
WORLD CAFÉ
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleak World Café formatuaz baliatuko dira gai baten inguruan inguruan eztabaidatzeko.
Elkarrizketa eta gizarte ikasketarako sare informalak sortzea ahalbidetzen duen metodologia da World Café-a, erakunde edo komunitate baten garrantzizko kontuen inguruko esperientziak pertsona ugarien artean komunikatzea eta trukatzea laguntzen duena. World Café metodologiaren barnean, elkarrizketa txandak finkatzen dira eta jendea mahaitik mahaira aldatzen da. Mahai batean mamitzen diren elkarrizketek osotasunaren eredu bat islatzen dute, beste mahaietan ere elkarrizketak lotzen dituena. Bukatzeko, elkarrizketetan esandakoa guztien artean komentatu ohi da.