El_Txef_A Band Experience - Reykjavik606 live
Eguna/Ordua
2015/04/17
ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com) *Kontzertuko sarrerarekin Stereorocks kluberako sarrera doan.
Urtero bezala, Aitor Etxebarriak geldialdi bat egiten du bere agendan bere alderdirik intimistena eta akustikoena erakusteko banda formatuan. Bi datatan baino ezingo dugu ikusi penintsulan: Madrilen, RTVEko Radio 3ko kontzertuetan, eta gurean, Kafe Antzokian. “We Walked Home Together” bere azken LPa Amerika, Asia eta Europan zehar ibili ostean, Gernikako musikaria Hannot Mintegia, Beñat Narbaiza, Hibai Etxebarria, Miren Narbaiza eta Ander Mujicarekin, besteak beste, elkartuko da bi kontzertu hauetan.
Kino Internacional eta Borja Piñeiro dira Reykjavik606ren soinu-atmosferak fakturatzearen arduradunak. Hardware, software, eremu hurbileko grabaketak edo sampleoak nahasten dira musika-plataforma honetan giro malenkoniatsu, narkotiko eta zinematografikoak sortzeko. Beat organikoak, etengabe eraldatzen direnak, eta buru- eta emozio-egoera berezira eramaten zaituztenak.