Josu Bergara
Eguna/Ordua
2015/06/18
osteguna
21:30
Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 €
Josu Bergara kantautoreak bere disko berria grabatuko du gau honetan. “Karramarroen Hiria” (Autoedizioa, 2006), “Nora zoaz” (Autoedizioa, 2009) eta “Katiuska gorriak” (Taupaka elkareta, 2012) diskoak argitaratu ondoren, eta Euskal Herriko zein Bartzelona, Madril, Valentzia, Girona, Alacant eta Londres moduko hirietan zuzeneko kontzertuak eskaini ostean, Ea herriko musikaria disko berria prestatzen hasi da. Laugarren lan honek “Kanta txikien indarra” izenburua izango du, eta Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua) musikarien laguntzarekin zuzeneko berezia eskainiko du. Gaizka Peñafiel trikitilariak eta Maria Rivero eta Mikel Markez abeslariek ere parte hartuko dute disko berrian. Ahotsaren disdira eta pisuan zein songwriter izaeran oinarrituz, Bergarak erritmo berriak jorratzen ditu bere abestietan, pop, rock eta folk ikutuekin, beti bakarlariaren ikuspuntu akustiko eta gertukoaz. Damien Rice, Glen Hansard, Herman Dune edo Ray Lamontagne-ren ahotsak eta doinuak gogoraraziz, melodiaren garrantzia eta letretan kutsu poetikoa ederki islatzen dira Bergararen musikan.