ACT 2015
Eguna/Ordua
2015/06/05
22:00
ostirala
Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)
Hamabi urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.
Jaialdiak lan labur onenari ematen dion ohiko ACT Sariaz gain, ACT-DURI Sari berria izango dugu Nazioarteko Artista Berri Onenari. Sari hau eskuratzen duen lanak Seuleko DURI DANCE antzokian antzezteko parada izango du 2015-2016 sasoian bidaia eta ostatua ordainduta.
ACT honek ohikoak ez diren sorkuntza eta proposamen freskoak aurkeztuko ditu berriz ere. Berriro ere pausu bat haratago joan nahiko genuke sustapenari dagokionez, mundu osoko antzoki eta arte eszenikoen jaialdietako programatzaile kopuru gehiena bilduz. Hau dela eta programatzaile eta artisten arteko bilgune izango den atalarekin jarraituko dugu, informazio hartu-emana ahalbidetuz eta zabalkundearen eta sorkuntzaren arteko eremu idorra leunduz.
Hirugarren jardunaldiko programazioa hau da:
ECHO BEACH
HANNAH SULLIVAN
UK 30’
Written and Performed by Hannah Sullivan. Dramturgy by Alice Tatton-Brown. Sound Design by Yas Clarke. Design by Annelies Henny. Movement Advice from Dan Canham.
“Echo Beach” bakarlan bakuna da, oso gutxitik abiatuta asko iradokitzen duena; taula gainean arbela eta aulkia baino ez. Hannahren mugimenduen, testuen eta kantuen koordinazioa arina da oso, gozoki bezain harrigarriki eramango dituena ikusleak elkarren arteko harremanak alaitsu sortzera, eta ondoren banatzera, eta atzera berriz ere… gure bizitzen izaera ziklikoa sortu eta nabarmenduz –dena lotzen duena dantzan nola eta zergatik egiten dugun.
ME, MY SELFIE AND I
KATJA HEITMANN
THE NETHERLANDS 10’
Direction/Choreography: Katja Heitmann. Performers: Ghislaine van den Heuvel, Jeroen Janssen. Lighting design: Sander Van Der Schaaf. Music: composition by Sander Van Der Schaaf. Costume by Annemarije Van Harten. Photo by Team Peter Stigter. This performance is produced by the Dutch Dance Festival & Fashionclash, supported by BNG bank and the BNG culture fund.
Bi dantzari eta iPad batentzako trioa. Gure “copy-paste-jendarte”an errealitatearen isla errealitatea bera baino garrantzitsuago bilakatuko dela dirudi. Klonatzea eta biderkatzea ez da sekula gaur egun bezain erraz egin;; kopiaren kopia, atzekoz aurreko “Droste” efektua. Katja Heitmann-ek youtube-k iradokitako koreografia egin du…
D-RUMBO
SOFIE DUBS & EL CONCCERTINO
DONOSTIA 30’
Author: Sofie Dubs & el Conccertino. Direction/ Coreography: Espe Lopez. Performers: Sofie Dubs, Ebi Soria, Joseba Roldan, Iñaki Santos. Lighting design: Iñaki Santos. Music: Ebi Soria, Iñaki Santos.
“D-Rumbo” zuzeneko performance-jardunean, poesia, musika eta dantza nahasten eta disolbatzen dira. Adar bakoitzak bestea kutsatzen du, eta lagundu. Proposamenaren oinarria da “hemen eta orain”aren presentzia eszenikoa. Absurdoaren, poetikoaren eta performatikoaren arteko jolasa da.