Kutxa Beltza: The Hooten Hallers (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: The Hooten Hallers (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/06/25
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

The Hooten Hallers Estatuan izango dira lehen aldiz, eta gurera ere etorriko dira. Blues porrokatuko hirukotea baino askoz gehiago dira; punk jarrera, country doinu lazgarriak, arimaz jotako kantak. Columbian sortu ziren 2006an; John Randallek gitarra jotzen du baina pistolari batek bezala gehiago musikari baten moduan baino, eta bere ahotsa John Lee Hooker eta tximino orrolari baten artean dagoela esan liteke. Andy Rehmek, oineko bateria jotzeko bere estilo garbiarekin, bi buruko otso baten kontra ari den gizon baten antza hartzen du maiz, eta aldi berean Minnie Rippertonen mamua kanalizatzen saiatzen da bere indar guztiez koruak egiten dituenean. Paul Weberrek osatzen du hirukotea, eta antzinako musika-tresnak erreskatatzen ditu, eurei bizia emanez. “Chillicothe Fireball” da The Hooten Hallersen azken lana, zuzenean grabatua estudioan, kontzertuetako energia jasotzeko asmoz. Disko osatuagoa da besteak baino, bandaren alderdi desberdinak erakusten dituena; blues gordinak eta gogorrak eta doinu country akustikoak. Kanta ikaragarriak, arimara zuzenean doazenak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Seiurte taldeak "Ezpalak" aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian.Governors