Sechu Sende eta Txerra Rodriguez: “Hizkuntz(ar)en bidezidorretan” hitzaldia
Eguna/Ordua
2015/05/29
ostirala
12:00
Antolatzailea: GALIZAleak Kultur Elkartea. Laguntzaileak: Zenbat Gara elkartea eta Zirika Herri Gunea.
“Ba al dute zerikusiarik euskarak, hipnosiak, surrealismoak, budismoak, umoreak, galizierak, jendarte sormenak, soziolinguistikak, esoterismoak, retranca-k eta erridikulua egiteak? Ba guk uste dugu baietz…”
Sechu Sende “Made in Galiza” liburuaren egilea da. Lagun batek liburua irakurtzeko gomendatu zion Txerra Rodriguezi eta hark hizkuntz minoritarioak tratatzeko beste era bat zegoela aurkitu zuen bertan. “Ipuinetan beste ikuspegi bat erabiltzen da, euskaraz orain arte erabili ez dena”. Geroago, liburua kurduerara itzulita zegoela jakin zuen. “Galiziara egindako bidaia batean Sechu ezagutu nuen. Ez nuen zalantzarik eduki: liburua euskaratu behar zen”. Itzultzaile ibilia den arren, Txerrak egin duen lehenengo itzulpen literarioa da hau. Hala ere, eta nahiz eta liburua euskaratzeko orduan zailtasunak eduki dituen, eroso sentitu dela aipatu du. “Hizkuntzarekin asko jolasten den egilea da Sechu eta zaila izan da jolas horietako asko gurera ekartzea. Baina oso gustura geratu naiz itzulpenarekin”.
Hitzaldi hau aurten Bilbon lehen aldiz ospatuko diren GALIZAleak jardunaldien barruan egongo da.