Mikrofilm Music Festival IV: Akauzazte – Egon Soda

Mikrofilm Music Festival IV: Akauzazte - Egon Soda


Eguna/Ordua
2015/06/11
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)

MIKROFILM MUSIC FEST IV

Mikrofilm-ek musika eklektikoaz beteriko gaua aurkezten du, irribarre egin dezazun, arrain batek hozkailuan egiten duen antzera. Zer izan daitekeen oso argi ez badaukazu etor zaitez datorren ekainaren 11n (osteguna) Kafe Antzokira eta bizi ezazu gero kontatu ahal izateko.

Lurra planetatik: AKAUZAZTE eta EGON SODA

EGON SODA
“Zenbat gauza kanpoan geratzen diren disko bat egiterakoan! “El hambre, el enfado y la respuesta”ren kasuan, 3 urtean gertatutako hainbat gauza: artean talde bat ginen jakin barik kantak egiten ibili izana, gure hiritik joan etorriak, lekualdatzeak, beste talde batzuentzat txiste bat izatea (zelan daramazue hainbat bolo egitearen estresa?) edo zor konstante bat (ez, oraindik ez dugu ezer egiten….) eta geure burua berriz aurkitu eta orain arte bezala maitatzea. Hauxe da gertatu zaigun gauzarik handiena.

Lehenengo diskoa ezagutzen duten guztientzat, “El hambre…” sorpresa bat izango da seguruenik. Gustokoa espero. Disko rock eta amerikanoagoa da, azken boladan entzuten  ibili garenaren islada. Eta kitarra soloekin. Ez asko baina nahikoak. Gure estreinukoa baino xehetasun handiagokoa da, tango bat dauka, aste santuko paso bat eta Trianaren antz apur bat ere. Ondo ikusita egongo ez den zerbait egiteko beldurra galdu nahi genuen. Jotzen genuen guztia Egon Sodaren soinua zuen. Onera zein txarrerako.

Badakigu disko hau entzuteak denbora eskatzen duela. Baina agerian uzten dituen gaitasun eta intentsitateak entzutearen adimena erakartzen lagunduko digutela espero dugu. Momentu honetan zaila da entzuteko bost minutuko ahalegina merezi duen ezer aurkitzea, edota ahalegin hori egiteko prest dagoen inor topatzea. Eta zentzu horretan talde aldarrikapena ere bada diskoan. “El hambre….” 1,3 orduz tranparik gabe sentitzeko aukera da. Bere helburua, entzutearen bizio jatorriari emandako goiz, arratsalde edo gau bihurtzea.

Ez da sermoia, ezta txorta ere. Guztiz kontrakoa”.

Ferran Pontón (Egon Soda taldeko gitarra-jotzailea)

Egon Soda dira: Ricky Falkner (baxua eta ahotsa), Ferrán Pontón (gitarrak), Pablo Garrido (gitarrak), Xabier Molero (bateria), Charlie Bautista (teklatuak) eta Ricky Lavado (perkusioa).

AKAUZAZTE

Akauzazte taldea 1992an sortu zen Azkoitiko Matadeixen. Udara hartan (Genozidio Handiaz 500 urtera) “Maite zaitut” izeneko maketa osatu eta harrezkero lanean dihardu Matadeixen jaio eta hazitako talde ezohikoak. Musika industriala elektronikarik gabe egiten aitzindaria izan zen eta arakatuz eta arakatuz gure artean post-rock eta antzeko bestelako estiloen aurrekaria izan da. Taldearen ibilbide luzean zazpi-zortzi lagun izatetik, lau lagunera pasa ziren eta azken urteetan hirukote gisa aritu badira ere, boskotea izatera pasa dira berriro, bi bateriarekin.

Azken hiruzpalau urtetan lantzen joan diren “ETZAZUAKA” disko berria ateratzear da eta 15 kanta biltzen dituen binilo bikoitz modura argitaratuko da. Lan berri hau Bartzelonako Magia Roja diskoetxearen eta Akauzazteren artean ekoitzia izango da. “ETZAZUAKA” 2011- 2014 artean Matadeixen grabatu eta nahastua izan da. Hainbat azken nahasketa Xabier Erkiziak eginak dira. Diskoaren azala eta diseinua Detritusen lana izan da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The Rocky Horror Picture ShowKafe Solasak Gabriel Aresti euskaltegia