Iñaki Martinez de Lunarekin elkarrizketa
Eguna/Ordua
2015/12/14
astelehena
19:00
Antolatzaileak: Topagunea eta Zenbat Gara Elkartea
IÑAKI MARTINEZ DE LUNArekin elkarrizketa
Saio honetan Topalabe taldeak egindako Berrikasi eta berrikusi gogoeta izango da aztergai eta eztabaidagai. Azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin sortu da gogoeta hau. Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari: Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.
Orain, beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.
Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.