Urbeltzen Dantza Ganbara
Eguna/Ordua
2015/12/09
asteazkena
20:00
Doako sarrera
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik, publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia; ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu. Gainera, bere lan eskerga eta ekarpen garrantzitsuari aitorpen gisa, Gipuzkoako Urrezko Domina jaso berri du. Zorionak Juan Antoniori eta familia osoari!
Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea