Garilak 26-ren disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa
Garilak 26-ren disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa
Garilak 26 talde Bizkaitarra 2011ko abenduan hasi zen martxan. Eneko (alboka) eta Ander (trikitixa) kalean batera jotzen ezagutu eta proiektu berri honeri ekin zioten. Iker (E-Gene taldeko gitarra) Anderren lankide, batu zen ondoren eta beraren bitartez ezagutu zuten Ieltxu (bateria). Baxujole pare bat probatu ondoren, Unairekin (Skaramuzako baxujolea) topatu ziren eta taldean sartu zen. 2012ko abenduan lehen aldiz igo ziren eszenatokira, Astrabuduako Euskararen Egunean, oraindik abeslari barik. Ondoren Maria (ahotsa) batu zitzaien taldera. Lehenengo bira eta gero, Anderrek bere azken kontzertua jo zuen eurekin Erandioko Kanpomartxoan (2014ko Apirilean), hortik aurrera, Josu batu zen taldera trikitixarekin egurre ematera!!