Kike Amonarriz: “Euskal herritarron patología linguistikoak: automedikaziorako gida”
Eguna/Ordua
2016/06/07
Asteartea
11:00
Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
Doako sarrera
KIKE AMONARRIZ: “Euskal herritarron patología linguistikoak: automedikaziorako gida”
“Kike” Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu. Soziolinguistika gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta artikulu idatzi ditu, adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!” (2009), “Gazte hizkerak – hizkera gazteak” (2008), “2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak” (2007), “Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi” (1984). Halaber, Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola, Sikofonia, Mihiluze, Tribuaren Berbak edo Burubero.