ACT 2017

ACT 2017


Eguna/Ordua
2017/06/08
22:00
Osteguna

Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)
Bonoa: 15 €

ACT 2017
Hamahiru urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Bigarren jardunaldirako programazioa hau da:

BURNT (Cora Panizza, Las Palmas)
Burnt jaiotzetik jasan beharreko kanpo baldintzetan inspiratutako lan txikia da. Baldintzatuak gaudenez, ez garen hori bilakatzen gara konturatzeke. Lan honek baldintzapekotasunetik gure baitarekiko eta inguruarekiko kontzientzia-esnatze txiki baterainoko trantsizioa irudikatzen du. Esnatze bat da, ez bakarrik gurekikoa, baizik eta munduarekikoa.
Egilea: CORA PANIZZA
Zuzendaritza/koreografia: CORA PANIZZA
Antzezleak: CORA PANIZZA
Argi diseinua: CORA PANIZZA
Musika: OJAN NIGHTBUS /KIASMOS

YI-HA (Los Moñekos, Kataluina)
YI-HA bidea irekitzen du, hautsez beteriko bidea, urruneko mendebaldeko bizitza basati gogor eta idorrerakoa. Auskalo bidea nora doan. Bi bidaide, bekatuzko bidean. Elkarren osagarri dira, bata bestea gabe ez dira ezer, baina aurrez-aurre elkar hilko dute. Zurekin, baina zu gabe. Kaixo eta agur. Ikusi bazaitut, ez dut gogoan.
Egileak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
Zuzendaritza/koreografia: Los Moñekos
Antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
Argi diseinua: Ganecha Gil
Musika: Filastine, Major Lazer, Los Moñekos

LEAR´S DAUGHTERS (The Aleksander Zelwerowicz National Academy Of Dramatic Art In Warsaw, Polonia)
Lear’s daughters/“Learren alabak”-ek Shakespearen tragedian gertaturikoak iragartzen ditu eta interpretatzeko modu desberdin bat iradokitzen du. Shakespearen tragedia ulertzeko dugun modua aldatzen du, Lear biktima bezala sumatzeko ohiturari aurre eginez.
Ekintzaren erdian daude Goneril, Regan, Cordelia eta Zoroa.
Antzezlanaren gaia ahizpen eta gurasoen arteko harremana da. Ahizpek, modu lausotuan aitaren jokamoldea kronikoki absentea izan dela iradokitzen dute eta amaren familia bizitzatik bakartutakoa. Jokalan honen ipuin-konbentzioak gai mingarri eta zailak aurkezteko balio du.
Egilea: ELAINE FEINSTEIN
Zuzendaritza: ELAINE FEINSTEIN
Argi diseinua: DARIA KOPIEC
Koreografia: ANETA JANKOWSKA
Eszenografia: WERONIKA WOJTACH

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

act-jaialdia 2017-kafe-antzokiaact-2017-kafe-antzokia-ostirala