Aneguria & Behotsik Orkestra
Eguna/Ordua
2018/06/03
Igandea
19:30
Ateak eta txarteldegia 19:00etan zabalduko dira.
Sarrera: 6 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
ANEGURIA & BEHOTSIK ORKESTRA
Frambuesas y palomitas disko berria aurkezten.
Aneguria aka La Kieta edozer gauza egiten du parata geratu baino. Bere zuzenekoetan musika nahaste anitzez disfrutatu daiteke. Ez dago aspertzerik 10/15 minututako pilula musikalak martxan jartzen dira ikuslea bidai batetik eramateko artistaren saltsan guztiz blaituta amaituz.
Buffet libre edo musica para coche bezala ulertzen du artistak bere abesti sorta eta zuzenekok. Zu kotxean sartzen zara bidai bat egiteko eta irratian agertuko liratekeen estilo desberdinak jorratzen ditu. Bazkari batean aldiz zuk entremesak eta plater desberdinak dituzu eta postrea… Abesti guztien amankomuna trasmititzea eta istoriak kontatzea. … beraz ez galdu esperientzia honen parte izateko aukera.
Orkesta gazte bat, autoekoizten den rapera ausarta beste artista desberdinek lagunduta ikusiko dugu taula gainean.
Behotsik Orkestra musikari denbora eskaini nahi zion, eta batez ere, hau giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoak zituen gazte talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen. Honi esker, gazteek ikasi eta hobetzeko aukera izango lukete, musikarekin bai kideekin gozatuz.
Horrela, 2011. urtean sortu zenetik, 15 eta 30 urte bitarteko orkestra gazte eta anitz honek, kontzertu ugari eman ditu, gehienak ongintzazko izaerakoak. Nahiz eta orkestraren errepertorioa musika klasikoan oinarritzen den, programa desberdin eta berritzaileak jo izan ditu, hala nola, euskal dantza musika, filmetako soinu bandak, rock musika edo manga eta anime musika.
Oraingoan, Aneguriarekin bat eginik, Frambuesas y palomitas diskoaren doinuetan sartuko da, Nerea Alberdiren zuzendaritzapean eta Ibon Larruzearen Euridia estudioko arteari esker.
Testua: Aneguria