Pint Of Science 2018: “Eguraldiaren iragarpena, giza-ekimena” hitzaldia
Eguna/Ordua
2018/05/16
Asteazkena
19:00
Antolatzailea: Pint Of Science
Doako sarrera
PINT OF SCIENCE 2018: Eguraldiaren iragarpena, giza-ekimena
– Jon Sáenz Aguirre (Predicción meteorológica – UPV/EHU)
– Onintze Salazar (Eitb)
Eguneroko eguraldiaren iragarpenaren oinarriak elkarrekintza moduan aurkeztuko dira hitzaldi honetan. Eguraldiaren iragarpena, oinarrizko printzipio fisikoetan oinarrituta dago, eta, hauek azaltzeaz gain, eguraldiaren iragarpenaren kateko partaide guztiak aipatuko ditugu: behatzaileak, espazioan sateliteak dituzten agentziak, telekomunikazioak, iragarpen zentro nagusiak, komunikabideak… Hitzaldian zehar, askotan entzun behar ditugun uste oker batzuk argituko ditugu, adibidez hamabost egun barruko eguraldia ezin badute iragarri, zelan iragarriko dute hemendik ehun urterako klima? bezalakoak.