Moxal: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa

Moxal: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa


Eguna/Ordua
2019/03/12
Asteartea
11:00

Goiko aretoan.

Doako sarrera

MOXAL
Zaldikatu disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa.

Moxal Hannot musikari eta ekoizleak koordinatutako proiektua da. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da. Esaldi honekin iradoki edo esan nahi duena zera da, interprete edo “sortzaile total” baino gehiago, ekoizle edo konposatzaile bezala ikusten duela Hannotek bere burua. Hasierako ideia abestiak “beste batzuek” abestea zen neurri handi batean. Gerora ideia hori moldatu da baina hala eta guztiz “beste ahotsek” presentzia eta pisu handia dutela Zaldikatu diskoan. Baita ere orain Moxalek “forma” hau duela baina oso egitasmo zabala dela, oso zabalik dagoela Hannot formatu aldaketa eta mota guztietako kolaborazio eta elkartrukeei, izan daitekeela hurrengo proiektua 30 minutuko ikuskizun bat edo zuzeneko kontzeptu bat.
Maite Mursego-rekin, gutunak, ideiak eta soinuak banda zabaleko abiaduran ibili ziren joan-etorrian. Aiora Zea Mays-ek bi lerrotan ulertu eta emozio eta gizatasun makina batek bezala interpretatu zuen. Beti bezala agertu ziren Gaizka eta Ager Audience, eta ezinezko tokietan sartu zuten beraien musika. Miren Mice-k bere eztarria ireki zigun bihotzetik eta Rafa Rodrigok egiaz zarrastatu zuen bere gitarra.
Ainara LeGardonekin ertzak iritsi ziren, eszitazioa. Zelako oihuak egin genituen ehunka zaldi haiek lautadan zehar hautsa harrotuz lauhazkan entzutean! Azkenik dena bere tokian zegoela sentitu genuen.
Orduan diskoa sortu zen eta Aitor Etxebarriak dotore itxi zuen atea. Abestiek badute soinu banden pisua. Irudi batzuk edo “giro” batzuk iradokitzen dituzte. Ikus-entzunezkoena Hannotek bere egunerokoan maneiatzen duen tresna delarik, bere buruari erronka moduko hori jarri dio: bere esperientziaz baliatuz eta inguruan dituen sortzaile-lagunen parte-hartzea bultzatuz, abesti bakoitza ikus-entzunezko edo kontakizun txiki batekin batera aurkeztea. Era askotarikoak eta desberdinekoak izango dira “filmak”. Autore ikuspuntutik eginiko lan pertsonalak izango dira, sortzaile jakin batzuek izenpeturik.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

2019-05-10-solea-morente KAFE ANTZOKIA