“Luze edo Motz” ikuskizuna. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
Eguna/Ordua
2022/11/09
Asteazkena
11:30 eta 16:30
Doako sarrera.
Bakean dagoena bakean utzi lanaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
- Egileak eta aktoreak: Mirari Martiarena, Idoia Torregarai
- Iraupena: 60 minutu
*Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.