Aurkezpena. Asisko Urmeneta. “Gora Euskal Herrientsak” komiki liburua

Aurkezpena. Asisko Urmeneta. "Gora Euskal Herrientsak" komiki liburua


Eguna/Ordua
2024/02/28
Asteazkena
19:00

Doako sarrera

«Gora Euskal Herrientsak» Asisko Urmenetaren azken komikiaren izenburua da, egileak XX. mendearen lehen herenean Euskal Herrian euskaratik abiatutako hezkuntza sistema berezia bultzatu zuten andereño eredugarriei buruz prestatu duena. Ugari izan ziren mugimendu hura bultzatu zuten andereñoak, baina Asiskok Jule Fernandez Zabaletaren bizitzaren inguruan ardaztu du bere liburua, Emakume Abertzale Batza osatzen zuten emakumeek hezkuntza arloan zituzten asmo aurrerazale guztiak bere baitan biltzen zituelakoan Iruñeko maistra honek.

Asiskok berak honela deskribatzen digu Jule Fernandez Zabaletaren profila: «Irudikatu maistra bat euskaldun berria… Irudikatu Iruñeko Udalaren dirulaguntza eskuratu duela Bartzelonara Montessorirekin berarekin ikastaroa egitera joateko… Irudikatu Iruñera itzuli eta ez duela etsi lehenbiziko Euskal Eskola eratu arte… Irudikatu, halaber, mintzaldia eman duela “Emakumeen etorkizunaz” feminismotik eta euskaraz duela ehun urte! Irudikatu beste errientsa edo andereño batzuekin jardun duela Gipuzkoan, Lapurdin, Araban eta Zuberoan… Irudikatu Euskal Unibertsitatea eratzeko orduko ahaleginetan parte hartu zuela… Irudikatu gerla eta gerla osteko giroak, faxisten purgak eta ahanztura…».

 

Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search