La Raiz + Bongo Botrako + Calavera Collective
Kontzertua: 22:00 (ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 11 € + banaketa gastuak(Kafe Antzokia www.kafeantzokia.com, Ticketmaster sarea) Txarteldegian: 14 €
LA RAIZ + BONGO BOTRAKO + CALAVERA COLLECTIVE
Gandiako La Raiz taldea ‘Jilgueros Tour’ biraren barnean dator gurera euren azken lana, ‘Así en el cielo como en la Selva’, aurkeztera. Ska, Reggae eta Hip Hop doinuak nahasten dituzte rocka oinarri gisa hartuta eta bere lau abeslariekin, zuzeneko benetan indartsua da haiena. Bira honek Europan zehar eramango ditu, euren jarraitzaileek letra konprometituekin dantza gustura egin dezaten.
Ikusi bideoa:
2010ean plazaratu zuten euren lehendabiziko diskoa “Todos los días sale el sol”, eta horko “Ei Chipiron!” abestiarekin entzutetsu bihurtu dira.
Runba, reggae, ska, eta punk parranda deritzoten estiloak fusionatzen ditu lehendabiziko lan horrek. Baina, bereziki, alaitasuna da taldeak zabaldu nahi duen sentimendua, «mugarik eta konplexurik gabeko alaitasuna». Izan ere, Tarragonako Alaitasunaren enparantzan egin zituzten lehen urratsak. Melodia itsaskorrez eta baikortasunez jositako hitzez janzten dira abestiak; «Kantu zintzo eta benetakoak sortzea da asmoa». Ez hori bakarrik, mugetatik haratago zabalduko diren mezuak eransten dituzte erritmo bizien artean. (Testua: Berria.info)
Ikusi bideoa:
Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.