Izaki Gardenak * Napoka Iria

Izaki Gardenak * Napoka Iria


Kontzertua: 21:30 (Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira)
Kafe Antzokiaren gutiziak
Sarrera: 6 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com)

Izaki gardenak

2012ko ‘Itsasargiak’ zeritzan bost kantuz osatutako Eparen ostean, IZAKI GARDENAK ‘Amaieratik hasi’ izeneko diskoa aurkeztuko du oraingoan, bere lehendabiziko lan luzea. Aurrekoan bezala, pop musika da, oro har, kantu berrien entzunaldiari darion estiloa, rock eta country-bluesarekin ederki uztartuta; hamar abesti freskagarri, distiratsu eta borobil josi ditu taldeak. Talde gaztea izanik, bere belaunaldiaren antsiak, beldurrak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, ahots bizigarri eta karismatikoaren bidez nahiz ilustrazio eta irudien bitartez.

Ikusi bideoa:

 Napoka Iria

Ander Mujika eta Miren Narbaiza 2005. urtean elkartu eta Napoka Iria sortu zuten. Lehenengo maketak oihartzun handia izan zuen eta ondotik etorri ziren “Poortstraat 58” EPa eta “Lehertarazi edifizioak” lehenengo lan luzea.

Ibilbide polita egin du ordutik bikoak, kontzertu ugari eskainiz. Bide horretatik jarraitzea dute helburu, argia ikusi berri duen “Arnasten ikasteko berriz” lanarekin ere.

Napoka Iriaren argazkia: Josu Torrealday.

Ikusi bideoa:

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search