Stop San Filippo Fundazioa: Rock’n’Kids
San Filippo gaixotasunaren inguruko elkarrizketaStop San Filippo Fundazioak datorren igandean, apirilaren 13an 18:00etan, Rock’n’Kids, umeei zuzenduriko kontzertua antolatu du gaixotasun horren ikerketarako dirua biltzeko helburuarekin. Zuei esker, kontzerturako sarrerak agortu dira jada.
Ondoretasunezko gaixotasun honek mundu osoko 3.000 haurri eragiten die. Zoritxarrez, gaitz degeneratiboa da eta oraingoz ez du sendabiderik. Dena dela, AEBetako Ohio-ko Nationwide Children erakundeak arratoiengan egindako frogetan emaitza itxaropentsuak izan ditu eta aipatutako fundazioak dirua behar du ikerketa hori Espainian gaixotasun hau jasaten dutenekin aurrera eramateko.
Proiektu honekin bat egiteko hainbat modu daude: dirua emanez, mugikor zaharra eramanez … Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.