Erosi zure sarrerak merkeago Bizkaiko kultura txartelarekin
Kafe Antzokiko kontzertuetarako sarrerak merkeago lortu nahi dituzu? Erabil dezakezu Bizkaiko Kultur Txartela izeneko kultura bonoa! Bizkaiko Foru Aldundiak kultura ekoizpenak sustatzeko udaberriko kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 27ra arte izango duzu kultur txartela BBKren Bizkaiko orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Ekainaren 30ean amaituko da kanpaina, beraz, hurrengo bi hilabeteetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan.
Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude:
D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…).
B (28€): gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da
A (32€): B eta D motetako produktuak izan ezik, beste guztietarako.
Beraz, D motako txartelarekin, euskarazko produktuak erosteko balio duenarekin, 24 euro ordaindu eta 16 gehiago lortuko dituzu. Hona hemen diru hori xahutzeko hainbat aukera: euskara sustatzen duen Zenbat Gara elkartearen bulegoan aurkituko dituzuen Erroa argitaletxeko irakurliburuak, Euskara errazean bildumakoak (10 € bakoitza) , edo Gabrielen LEKUA disko-liburua (20 €). Euskara Jendea DVD sorta ere aurki daiteke bertan 30 euroko prezio promozionalean, dendetan baino 6 euro merkeago. Kafe Antzokiaren kasuan, euskaraz abesten duten taldeen emanaldietarako sarrerak erosteko erabil daiteke D txartela (barrako aurresalmentan edo txarteldegian). Erdarazko artisten emanaldietarako, berriz, B motako bonoa erabil daiteke.