ACT Jaialdia 2014
Eguna/Ordua
2014/06/05
osteguna
22:00
Sarrera: 8€ (Kafe Antzokia)
Bonoa: 12€ (Pabellón nº6, Kafe Antzokia, La Merced Kafetegia, Bizkaiko Antzerki Ikastegian)
MAuMA ELKARTEA “Elkarrekin#Bakarrik” Bilbo
LASALA “Hooked” Donostia
EMMA BERENTSEN “My mother is not always my mother” Herbehereak/ Erresuma Batua
LOWRI JENKINS “The Invisible City” Erresuma Batua/ Bartzelona
ACT Jaialdiak, Bilbo eta Barakaldon ekainaren 2tik 7ra izango den lan laburren nazioarteko antzerkialdiak, hamaikagarren edizioa ospatuko du aurten, bertan eta nazioartean sarituak izan diren konpainia anitz eta kalitate handiko makina bat ikuskizun aurkeztuz. ACT, formatu motzeko eszena garaikidera hurbiltzeko aitzakia ezin hobea da.
MAuMA ELKARTEA. “Elkarrekin#Bakarrik”. Bilbo
30 min.
Interneta erabat barneratu dugu gure egunerokotasun garaikidean eta, horrekin batera, pertsonen arteko harreman eredu berri bat: #Bakarrik gaudela #Elkarrekin egoteko aukera. #Elkarrekin gaudela #Bakarrik geratzeko abagunea.
Teknologia berrien erabiltzaile batek modus operandi bitxi honen gorabeherak erakutsiko ditu oholtza gainean: #ElkarrekinBakarrik arituko da, bideokonferentzia bidez, atzerrian dauden kideekin eta, gizarte sareen eta mugikorraren bidez, ikusleekin solastatuko da.
#ElkarrekinBakarrik komunikatzea errazagoa egiten baitzaigu. #ElkarrekinBakarrik egotea erosoa da… Eroa oso.
LASALA. “Hooked”. Donostia
12 min.
HOOKED lanak gizabanakoek besteekiko lotura afektiboak izateko duten beharrizan etengabea eta haren ondorioak islatzen ditu.
EMMA BERENTSEN. “My mother is not always my mother”. Herbehereak/ Erresuma Batua
30 min.
Artista eta haren ama maniako depresiboaren arteko harremanari buruzko performance dokumentala. Amak bezala burua galtzeko beldurra eta ama alaben arteko maitasunaren inguruan sortua.
LOWRI JENKINS. “The Invisible City”. Erresuma Batua / Bartzelona
30 min.
Bakardadeaz, partaidetasunaz eta hiri-isolamenduaz ari den antzezkizun “suspergarri eta surreala” aktore batek (Lowri Jenkins) eta musikari batek (Mat Martin) jokatua.