Hitzak garrantzia handia duen kontzertua
Bilbo Hiria irratiaren XVII. urteurrenaren ospakizunen artean aurkezten dizuegu ‘Jainko Txiki eta Jostalari hura’ ikuskizuna. Maiatzaren 17an, larunbata, izango da, gaueko 22:00etan.
‘Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik’ hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, berriz ere elkartu dira ‘Jainko txiki eta jostalari hura’ deritzon lan mamitsua abian jartzeko. Horrela, Kirmen Uriberen testuak Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin nahasten dira, diziplina artistiko bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literario nahiz musikala du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.
“Hitzak garrantzia handia duen kontzertua da”, adierazi du Kirmen Uribek maiatzaren 15ean Kafe Antzokian bertan egindako aurkezpenean.