Robin Beck + Alterevo

Robin Beck + Alterevo


Kontzertua: 20:00 (Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira)
Aurresalmenta: 23€ (Kafe Antzokia, Ticketmaster, www.kafeantzokia.com). Txarteldegia: 27 €

ROBIN BECK + HOUSE OF LORDS
ALTEREVO

ROBIN BECK + HOUSE OF LORDS

EEBBetako abeslari hau bere 11. diskoarekin, ‘Underneath’ izenekoa, datorkigu eta House of Lords taldearekin batera joko du. Horiek bere banda osatzeaz gain, bere aurretik joko dute, euren ‘Precious Metal’ lana (bederatzigarrena hain zuzen) aurkezteko.

ROBIN BECK

1979an hasi zen abeslari honen karrera eta 1988an eskuratu zuen arrakasta guztiok ezagutzen dugun ‘The first time’ abestiarekin. Mundu mailako irrati ugaritan lortu zuen lehenengo postua Beckek abesti honekin. Gerora, musika mundutik aldendu zen zenbait urtetan zehar eta 2003an indartsu itzuli zen berriz.

Oraingo bixita hau, Beckek gure herrira egiten duen lehenengoa izango da eta kalitateko rocka gogoko duen ororentzat hitzordu galezina.

‘Underneath’ diskoaren bideoa:

‘First Time’ diskoaren bideoa:

HOUSE OF LORDS

Rock melodiko estiloko hiru disko benetan esanguratsuren sortzaileak dira House of Lords-eko taldekideak: ‘House of Lords’ (1988), ‘Sahara’ (1990) eta ‘Demons Down’ (1992). 2004ean berriz ekin zioten euren bideari eta ordutik lanean dihardute, guztira estudioko bost disko dituzte.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search