ACT 2015

ACT 2015


Eguna/Ordua
2015/06/04
22:00
osteguna

Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)

Hamabi urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Jaialdiak lan labur onenari ematen dion ohiko ACT Sariaz gain, ACT-DURI Sari berria izango dugu Nazioarteko Artista Berri Onenari. Sari hau eskuratzen duen lanak Seuleko DURI DANCE antzokian antzezteko parada izango du 2015-2016 sasoian bidaia eta ostatua ordainduta.

ACT honek ohikoak ez diren sorkuntza eta proposamen freskoak aurkeztuko ditu berriz ere. Berriro ere pausu bat haratago joan nahiko genuke sustapenari dagokionez, mundu osoko antzoki eta arte eszenikoen jaialdietako programatzaile kopuru gehiena bilduz. Hau dela eta programatzaile eta artisten arteko bilgune izango den atalarekin jarraituko dugu, informazio hartu-emana ahalbidetuz eta zabalkundearen eta sorkuntzaren arteko eremu idorra leunduz.

Bigarren jardunaldiko programazioa hau da:

WUNSCHKONZERT
COOPERATIVA MAURA MORALES
KUBA/GERMANY 15’
IYMA
Direction/Choreography: Maura Morales. Performers: Maura Morales. Lighting design: Niko Moddenborg. Music: MIchio

“Denok aurkitzen ditugu geure aurkako egiak. Baina gure bizitzekin jarraitzen dugu, funtsean, ondoriora iristeko informazioa onartu edo ukatu egiten dugulako.” (EM Cioran: The doctrine of break-­down). Emakume erreal bat, neurotikoa, obsesiboa, bakartia eta zomorro xamarra, esperantzarik gabeko bizitza. Bizkarrean darama errutinaren zama, bere iraganaren aire astuna, bere etorkizunaren ezkorkeria eta ez nabarmentzeko desioa. Hala ere, amets egingo du eta bere bizitza marraztuko du izatea nahiko lukeen modura.

EHUNDURAK
EHUNDURAK PROIEKTUA
DONOSTIA 25’
Author: Equipo de Ehundurak. Direction/Choreography: Jasone Alba. Performers: Izaskun Lapaza. Lighting design: Iñaki Santos. Music: Iñaki Santos. Jantziak: Creative Outfits

Ehundura terminoaren haritik, materialen ehundura ikertu nahi dugu gure piezaren bidez. Materien joko bat da, eta pertsonaren eta ehunaren osotasunak egiten du dantzan joko horretan.

#SOBREJULIETA
GRUMELOT
ESPAINIA/ MADRIL 30’
Author: Iñigo Rodríguez-­Claro y Carlota Gaviño. Direction/ Choreography: Iñigo Rodríguez-­Claro. Performers: Carlota Gaviño. Lighting design: Grumelot. Music: Grumelot. Diseinu Grafikoa: Claudia Gaviño, Alberto Salas. Ekoizpen Exekutiboa: Leticia Rodríguez. Argazkilaritza: Bentor Albelo.

“#sobrejulieta” elkarrizketa izan nahi duen bakarrizketa desesperatua da. Amodio istorio bat. Neskak ikusleak ezagutzen ditu, suharki maitemintzen da eta Shakespeare-­n Romeo & Juliet-eko hitzak darabiltza komunikatzeko, burmuinetan zein gorputzetan maitasun deritzogun erreakzio biokimikoen jauzia eragingo duen topaketa desiratuz.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

La invasión de los ladrones de cuerpos (Argazkia: Alex Brenner)DRUMBO