ACT 2015

ACT 2015


Eguna/Ordua
2015/06/06
22:00
larunbata

Hamabi urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Jaialdiak lan labur onenari ematen dion ohiko ACT Sariaz gain, ACT-DURI Sari berria izango dugu Nazioarteko Artista Berri Onenari. Sari hau eskuratzen duen lanak Seuleko DURI DANCE antzokian antzezteko parada izango du 2015-2016 sasoian bidaia eta ostatua ordainduta.

ACT honek ohikoak ez diren sorkuntza eta proposamen freskoak aurkeztuko ditu berriz ere. Berriro ere pausu bat haratago joan nahiko genuke sustapenari dagokionez, mundu osoko antzoki eta arte eszenikoen jaialdietako programatzaile kopuru gehiena bilduz. Hau dela eta programatzaile eta artisten arteko bilgune izango den atalarekin jarraituko dugu, informazio hartu-emana ahalbidetuz eta zabalkundearen eta sorkuntzaren arteko eremu idorra leunduz.

Hau da azken jardunaldi honetako programazioa:

WINNERS ACT-­BE AWARD 2014
WAITING
MOKHALLAD RASEM
IRAK/BELGIKA 30’
IYMA
Concept/Director: Mokhallad Rasem. Cast: Jessa Wilde-­meersch, Bassim Altayeb, Lore Uyttendaele. Video montage&Sound design: Saad Ibraheem & Paul van Cudenberg. Camera & interviews: Mokhallad Rasem, Lore Uyttendaele, Jessa Wildemeersch. Photography: Saad Ibraheem. Supported by Moussem, Toneelhuis.

Izan daiteke etenaldia, pausaldia edo hasi gabeko etorkizuneranzko oztopoa. Itxaron ditzakegu zorroztasuna edo autobusa. Mina baretu bitartean. Izan maitatuaren hitza, izan komuneko papera, izan dirua edo izan bisatua. Eztiki egiten dute talka mundu desberdinek dantza, performancea eta zinema trazak baliatuz itxarotearen oinarrizko giza bizipenari buruzko meditazio honetan.

WINNERS ACT 2014
EPISODIO 08
SILBATRIZ PONS
MADRIL 50’
Author: Marisa Pons, Rolando Sanmartín. Direction/Choreography: Rolando Sanmartín. Performers: Marisa Pons. Lighting design: Rolando Sanmartín. Music: Marisa Pons.

“EPISODIO 08” honetan Silbatriz Pons animaliak, akzio eta objektuekin konstelatuz, zilegi egiten du eszenan txistua jotzea unibertso kezkagarri baten iruditeria sortarazteko. Animalia hau itxuraz bateraezinaren esparruan dabil pasieran, abstraktuaren eta konkretuaren artean, haren txistua zio eta ondorioa da, sekuentzia infinitu baten sintoma, lipar batez gelditu egiten dena (zure aurrean) agertzeko, agertzeko baino ez.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

DRUMBOJunkyard