Aizoo + izena

Aizoo + izena


Eguna/Ordua
2025/04/10
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera aforoa bete arte.

 

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

AIZOO

 

AIZOO orain dela urtebete sortutako taldea da. Bikote moduan hasi zena, uda honetan hirukote bihurtu dugu, baxujole baten indar eta
kontundantzia behar genuen eta. Izan ere, lehen disko bat grabatzeak exijitzen duena askotan horixe baita. Identitate bat bilatzen duen talde oro bezala, genero musikal zehatz baten kokatu nahi izan dugu gure burua babes bila agian, baina influentzi kopurua ez da txikia izan. Beraz, hauek guztiak bateratzea antzeman dugu irtenbide bezala. Konposaketa prozesua amaitu eta gero generoa definitzea? Zinez espero dugu inork lan hori egitera ez derrigortzea.

Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak nahasten dituzten letrak doinu ilun eta batzuetan zorrotzez estali nahi izan ditugu, beti ere,
esperantzari leku eginik. Inkoherentzia ez al da guztion esentzia?. Amaitzeko, ezin ditugu atzean utzi ekoizpen lanean eman diren hainbat eta hainbat erabaki (onak direlakoan), batez ere horiek izan baitira lan honen sustrai garrantzitsuenetariko bat.

 

izena

 

2022an Eneko Llonak (ahotsa eta gitarra) eta Ivan Gomezek (bateria eta koruak) osatutako euskarazko rock taldea da izena. Oinarri erritmiko sinple baina sendoetan funtsatutako egitasmo musikala, egunerokotasuna eta abstraktua hartzen dituzten letra gogoetatsuekin. Bere erreferentzietako batzuk Queens of the Stone Age, Audioslave, Black Keys edo Foo Fighters dira. Konposizio-aldi baten ondoren, beren estiloa lortu dute; bere nortasuna. izenaren helburua panoramako estilo berrien artean leku bat egitea da, indarrez eta mezuz beteriko abestiei balioa emanez.

Lehen albuma aurkeztu dute: Identikatea. ETEN Espazio Sonoron grabatua Urtzi Izarekin. Rock klasikoko soinuak, stoner-aren intentsitatea eta poparen sotiltasuna nahasten dituen diskoa, bere aurkezpen gutun bihurtuz. Bere nortasunean. Bere izena.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search