“Album” antzelana. Formol sormen laborategiaren eskutik
Eguna/Ordua
2022/06/07
asteartea
11:30 eta 20:00 (areto nagusian)
Doako sarrera.
Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu?