“Arestiren Bilbo” literatura ibilbidea

Eguna/Ordua
2015/10/16
ostirala
11:00
Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia
Gabriel Aresti Segurola (1933-1975) idazle bilbotarraren bizitza eta lana ezagutarazteko bost geraleku duen ibilbide honek Arestiren sorlekua, haurtzaroa, izan zituen erreferentzia intelektualak, lan aipagarrienak eta Euskaltzaindian izan zuen protagonismoa azpimarratzea du helburu nagusi.
