Aste Santua Bilbon
![Aste Santua Bilbon](https://www.kafeantzokia.eus/k1/wp-content/uploads/2014/04/panoramika-web-berri.jpg)
Eguna/Ordua
Aste Santua
Apirilaren 17tik 19ra
Aste Santurako eskaintza berezia prestatu dugu aurten ere Kafe Antzokian Bilbon geratzen edo bertara hurbiltzen zaretenontzat :
Hasteko, bazkariak emango ditugu ostegun, ostiral eta larunbatean, 17 euroko menu bereziak, hain zuzen ere. Honetaz gain, zabalik izango dugu gauez gure DJ-ekin asteazkenetik larunbatera. Kontzertuei dagokienez, Los Mambo Jambo (ostiral gauean) eta Sex Museum-en (larunbatean) emanaldiez gozatzeko aukera izango duzue. Gautxorientzat, gainera, Stereorocks kluba izango dugu ostiral eta larunbatean; gaua indie, pop eta rock doinuekin luzatzeko.
Igande eta astelehenean, berriz, itxita izango da Kafe Antzokia.
![0](https://www.google.com/calendar/images/ext/gc_button2.gif)