Audience plays “Jai Alai Blues”

Audience plays "Jai Alai Blues"


Eguna/Ordua
2016/03/31
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 12 €

AUDIENCE plays JAI ALAI BLUES
“Frontoiko kontakizun baten soinu banda”
AUDIENCE-k JAI ALAI BLUES luzemetraia dokumentalerako sortutako soinu banda aurkezten digu zuzenean.
AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES emanaldian, Berde Produkzioak ekoiztetxeak 2015ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudiei eutsiz, talde gernikarrak sortutako soinu bandaren zuzeneko interpretazioari ekingo dio taula gainean. Jai Alai Blues dokumentalak zesta puntaren historiaz hitzegiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alairen historiaren lekuko izan dira. JAI ALAI BLUESek kirolaren internazionalizazioa, bere “urrezko-aroa” eta gainbehera aztertzen ditu artxibozko irudi interesgarri eta ezezagun ugarien bidez eta gaur egungo pilotarien testigantzaz lagunduta.
15 abestiz osatutako soinu banda Tio Pete estudioetan grabatu zuten 2015eko abuztuan José Lastra ekoizlearekin. Bilduma medio digitaletan baino ez da izango entzungai (iTunes, Spotify, etab.) 2016ko
otsailetik aurrera.
AUDIENCE dira :
Andoni Lauzirika, Baxua
Felix Buff, Bateria
Gaizka Insunza, Kitarra, Teklatuak, Ahotsa
Ager Insunza, Kitarrak, Biolina, Ahotsa

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

El-Gran-Wyoming-kafe-antzokiajon-maia-albaola-kafe-antzokia