Autoramas – Bullet Proof Lovers – DJ NASH

Autoramas - Bullet Proof Lovers - DJ NASH


Eguna/Ordua
2014/05/31
larunbata
22:00

Ateak 21:30ean zabalduko dira

Sarrera: doakoa 

 

I Wanna promotorak bidalitako oharra: Flamin’ Grooviesen bira bertan behera gelditu da. Taldeko kidea den Cyril Jordan ospitalean ingresatu behar izan dute. Barkamena eskatu nahi dizuegu taldearen jarraitzailei. Sarreren dirua erositako lekuetan itzuliko da. Bullet Proof Lovers taldeak bai joko du egun horretan eta sarrera doakoa izango da”.

Autoramas

Brasilgo Autoramas rock taldea 1998an hasi zen jotzen eta Rock in Rio (2000) bezalako jaialdietan izateaz gain, hainbat sari irabazi dituzte Brasilgo MTV Music Awards-etan. Maiz izan dira Amerika, Europa edo Japonen zehar biran eta azken herrialde honetan Guitar Wolf taldearekin batera disko bat plazaratu zuten (2002). Ingalaterrako kritikak “excellent garaje pop” egiten dutela diote eta euren azken lanarekin, ‘Música Crocante’ lehenengo postuak eskuratu dituzte Brasilen nahiz Rolling Stones aldizkarian.

Bullet Proof LoversBULLET PROOF LOVERS

Kurt Baker (Kurt Baked Band, Leftovers)
Luis Costa (Txorlitohead, Lola’s Club)
Joseba Arza (Brigada Criminal, Señor No, Ladislao)
Gonzalo Ibañez (Nuevo Catecismo Católico, La Perrera)
Juan Irazu (Discipulos de Dionisos, Gran Yate Especial)

Donostiako talde berri hau osatzen duten artistak NCC, Discípulos de Dionisios, Txorlitohead, Ladislao edo Señor No bezalako bandetatik datoz. Honetaz gain, powerpop estiloaren baitan erreferentea den Kurt Baker dute abeslari gisa. Taldearen soinua Europako nahiz Amerikako punk rockaren, powerpop-aren eta rock klasiko (Mott-en tankerakoa) nahiz gogorraren (Thin Lizzy estilokoa) nahasketa da.

DJ NASH

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kurt vileKherau