Beñat Achiary + Joseba Irazoki + Julen Achiary

Beñat Achiary + Joseba Irazoki + Julen Achiary


Eguna/Ordua
2018/01/11
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera*: 10 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
*Kontzertu hau eserita ikusteko aukera izango da. Aforo mugatua.

BEÑAT ACHIARY – JOSEBA IRAZOKI – JULEN ACHIARY
Bas(h)oan lana aurkezten.

Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak ditugu, sortzaile apartak, eta ellkarren artean honako BAS(H)OAN izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.
Hemen aurkezten dugun diskoak, experimentazioa oinarria duela herri musikarentzat bide berriak proposatzen ditu, Robbie Basho bezalako aintzindarien arrastoari jarraituta, beti arakatzen, beti aurreraka, musikaren bidea erabiliz egiaren xerkatzeko.
Musikari mota hauentzat musika, batez ere, komunikatzeko lenguaia da, unibertsala eta bateratzailea. Irazoki eta Achiarytarren kasoan ere, hortxe kokatzen da euren aktibitatearen interes-gunea, une eta leku batean gertatzen den horren kontaketa musikalean, alegia Eta diskoan erakutsi bezala, teknika ezohikoak, afinazio irekiak eta eskala bereziak erabiltzen dituzte, mendebaldeko konposizioaren eta bluesaren heredentziarekin doi-doi nahasturik, entzulearengan oihartzuna lortzen duten sekulako solasaldi musikalak konposatu dituzte. Lan honetan, ondorioz, interpretazioa bera ere sorkuntza zoragarria bilakatzen da. Somatzen erreza den arren, egiten oso zaila da.
Bas(h)oan honetako 12 korteetatik bost, Robbie Bashoren konposizioen bertsioak dira, kasu batzuetan euskaratuak osorik ala tarteka. Beste kantu bat, Isabatik Maulera, zuberotar herrikoia dugu, besteak taldearen berezko konposizioak direlarik.
Halere, denen artean, mailarik goreneko unitate sendo bat osatzen dute taldearen galbahetik iragaten direlarik, musikarion bertsatilitateari eta abileziari esker. Urtetan landutako ahotsaren espresibitateak, tarteka epikoa eta tarteka sentibera, ezinbestean harrapatzen gaitu eta kantu iradokitzaile bezain hunkigarri hauek argitzen ditu, arrago zabal eta oparo bat erakusten digularik. Eta horren bidez, era berean, Itxaro Borda, gure herriko kantutegian diren letragilerik handienen pare ezartzen du.
Azpimarratzekoa da, bestalde, Mikel Azpirozek teklatuan eta XXXXX-ek bajuan ekarritako sormena.
Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, aldi berean, artistak eta kantuaren artisauak ditugu, jakinmin geraezina duten sortzaileak. Etengabe lanean daude pasarteen originaltasuna eta esklusibotasuna lantzen, moldatzen eta, lan honetan egin duten bezala, musikaren energia gizakumearen espirituarendako elikagai bilakatzen.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

libe-mice-kafe-antzokiawillie-nile-band-kafe-antzokia