Biki Belategi: “Elikatze kontzientea”
Eguna/Ordua
2015/06/11
osteguna
13:00
Antolatzaileak: UEU eta Zenbat Gara elkartea
Biki Belategi Komunikazio Ikasketetan graduatua da, Gestalt Terapian eta PNLn trebatua, Mindfulness eta Hezkuntza Kontzientean Unibertsitate espezialista, eta EraiNen trebatzaile eta aholkulari. “Elikatze kontzientea” da hitzaldi honen izenburua, eta janariarekiko eta geure buruarekiko harremana zelan hobetu jakitea du helburu. Izan ere, gaur egun azkar jaten dugu, askotan bakarka edo telebista piztuta dugula, eta gehiegitan kartoi edo plastikozko bilgarri batetik ateratzen diren jakiak iruntziz. Horrek arazoak ekartzen dizkigu, bai fisikoak bai psikologikoak, eta horiek saihestu eta osasuna bultzatzeko bideak aztertuko ditugu, garrantzitsuena beti egiten dugunaz kontziente izatea dela gogoratuta.