San Patrizio ospatzen: Cloverwind
Eguna/Ordua
2015/03/17
asteartea
19:00
Doako sarrera
Lá Fhéile Pádraig edo San Patrizio eguna ospatzen
Cloverwind taldea 2012 urte amaieran sortu zen folk tradizional irlandar eta euskalduna nahasiz sustrai zeltak hurbiltzeko asmoz. Irantzu Garamendi eta Gotzon Batikon partaideak izan ziren proiektu hau aurrera eramaten hasi zirenak. Musika irlandarra Euskal Herrian ezagutarazteaz gain, Irlandan euskal musika eta kultura hurbilarazteko grinak bultzatu du beti proiektua. Gaur egun taldearen partaideak honakoak dira: Irantzu Garamendi, zeharkako txirula, txistu, whistle eta ahotsean; Iñaki, bibolinean; Unai Olaso, gitarra eta baxuan; Jone Ugarteburu, bodhran eta albokan: eta Oier Garamendi, ahotsa, pandero eta gitarran.