Cocoa Tea & Irie Souljah

Cocoa Tea & Irie Souljah


Eguna/Ordua
2015/06/14
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € + gastuak (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Rastatickets, Ticketmaster, Power records) *Sarrera + autobusa Gasteiztik. Irteera lekua: NEW KINGSTON taberna (Nueva Dentro 13, Alde Zaharra).
Txarteldegia: 18 €



ACR (Asociación Cultural Reggae) ELKARTEAREN 15. URTEURRENEKO JAIA 

COCOA TEA

1959an Rocky Pointen (Clarendon) jaioa, Calvin Scott, Cocoa Tea goitizenez, Kingstoneko eszena lehiakorrean leku bat lortzea zail izan zuten Jamaikako barnealdeko “countrybwais” gazte haietako bat izan zen. Bere karrera oso goiz hasi zen, 1974an, 15 urte zituelarik “Searching In The Hills” grabatu zuenean, baina 80ko urteetara arte Cocoa Tearen lehen arrakasta ekoitziko zuen Henry “Junjo” Lawesek ez zuen haren ahots gozoa deskubritu. Beste ekoizle batzuk etorri ziren gero; King Jammy, “Gussie” Clarke, Bobby “Digital” Dixon eta Phillip “Fatis” Burell, 80ko hamarraldiko bigarren zatiko eta 90eko urteen hasierako dancehall eszena menperatzen zutenak. Cocoa Tearen diskurtso espirituala, rootsen iragan eta orainaldiaren arteko katebegi, Kingstoneko pistetako mezu biolento eta sexualekiko kontrastea zen. Artista edo kantautore baino gehiago, Jamaikako ahots zoragarri honek mirariak egitea lortzen du riddim huts bat euskarri gisa.

 


IRIE SOULJAH

Irie Souljah nazioarteko reggae izar berria da. Josep Jordi Grau Saulak (Calella, Bartzelona, 1991), Irie Souljahk alegia, bere bakarkako lana aurkeztuko digu, ‘Jah’ edo sustraiaren bilaketa pertsonalaren emaitza. Bere ibilbide artistiko eta pertsonalak Kataluniatik Kignstonera eraman du Nice Times Productionseko dokumental-ekoizle eta zuzendari exekutibo den Nando García‐Gueretaren eskutik. 2014tik adeitasunez hartu dute Jamaikako musika-komunitateak, eta aurrera doa bere erregistro artistikoen heldutasunean. Handiekin dago harremanetan (Sly & Robbie, Flabba Holt, Robbie Lynn eta Chinna Smith, besteak beste), baita irlako Reggae Revival izenekoa ezagutzera eman duten talentu gazteekin ere (Chronixx, Jesse Royal, Kabaka Pyramid eta Jah9); haiekin sinesmenak, bizitza-ikuspegia, kezkak eta musikarenganako maitasuna. Bere lehen singleak, “Learn and Grow” kantak, bere bizitza gaztearen berri ematen digu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Kafe Solasak Gabriel Aresti euskaltegiaMetz Kafe Antzokian