Diada 2015

Diada 2015


Eguna/Ordua
2015/09/08
asteartea
19:00

Antolatzailea: ANC Euskal Herria, Zenbat Gara elkartearen laguntzaz

Aurtengo irailaren 11n, Diada Nacional dela eta, Catalunyako herriak berriz ere “Via Lliure a la República Catalana” hartzeko batasuna eta determinazioa erakutsiko du Bartzelonan, eta Euskal Herriko Assemblea Nacional Catalanak hitzordu horren aurretiko ekitaldietan parte hartuko du.

“ANC-tik, herri katalanak bere etorkizuna libreki erabaki eta berdintasunezko Errepublika justu, solidario eta anitza era dezan euren solidaritatea eta babesa erakutsi nahi duten hiritar guztiak deitu nahi ditugu datorren irailaren 8an Bilboko Done Bikendi kalean 19:00etan egingo den ekitaldira. 3 puntero handi osatuko ditugu, zuri, gorri eta berdea.

Halaber, agerraldia bukatu ostean, Kafe Antzokian Euskal Herriko eta Països Catalanseko errealitatea ondo ezagutzen duten Martxelo Otamendi eta Vicent Partalen arteko solasaldira gonbidatu nahi ditugu hiritar guztiak. “18 meses (y tres semanas) para la independencia de Catalunya. Una conversación entre Martxelo Otamendi y Vicent Partal” izenburupean, Catalunyan irailaren 27an egingo diren hauteskunde plebiszitarioek irekiko duten jokaleku politiko berriaren aurrean dituzten itxaropenak partekatuko dituzte bertaratuko diren guztiekin.”

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Achtung_BabiesPanorama