E, Petrel! Julio Villarrekin solasean
Eguna/Ordua
2017/04/11
Asteartea
11:00
Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
E, Petrel! Julio Villarrekin solasean
Ekoizpena: Astrolabium Teatroa
Antzezlan honen oinarrian Julio Villarren ¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua dago, Mikel Sarriegik moldatua. Liburuan, Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia gogoangarria kontatzen da: 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Donostiara iritsi zen 1972an, munduaren bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina.