Elkano Browning Cream

Elkano Browning Cream


Elkano Browning Cream

‘Uh Eh’ diskoaren aurkezpena

Kontzertua: 21:30 (Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 5€ (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com ) Txarteldegian: 8€

2013ko maiatzaren lehen bost egunak saloi batean itxita igaro zituzten Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrak, Dave Wilkinson gitarrista britaniarrak eta Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak, itsasoa aurrez aurre zutela, Donostiako Kontxaren gainean, eta horrela grabatu zuten “UH EH”, Elkano Browning Cream-en laugarren albuma. Artisau-diskoa da hau, kolorez betea; hiru musikariek musika paleta zabala erakusten dute, musika argitsu eta erritmo indartsukoetan murgilduta, estiloekiko konplexurik gabe. Jazzeko formatu klasikotik abiatuta -Hammond organoa, gitarra eta bateria-, tenkatzen dute hirukoa askoz haratago, paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoekin, beti ere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan. Hamahiru gai dira, diskoak irauten duen 65 minutuko tartean entzulea eguneroko arazoetatik askatzeko modukoak.

Aldi berean, nork bere kolaborazioak egiten ditu beste musikari batzuekin, horien artean Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson edo Jabier Muguruza. Bagaje horri taldearen nazioarteko izaera gehituta, emaitza nortasuna daukan jazza da: eklektikoa eta exotikoa. 2010ean argitaratu zuten “2” albuma, lehenengoaren ildotik, eta 2012an “Bohemia”, doinu zingaroz osatutako bitxi bat, kaleko musikarien omenezkoa. Orain, “UH EH”-rekin, nabarmen agertzen dira taldearen heldutasuna eta sendotasuna.

Taldearen kultur aniztasunak badakar beste ondorio bat ere: halako joera nomada bat. USAn hasi zirenetik –han ezagutu zuten elkar-, taldeak Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako hainbat jaialdi eta tokitan jo du: Donostiako Jazzaldian, Woodford Folk Festival-en (Australia), Shangaiko Cotton Club-en (Txina), Quitoko Jazz Festibalean (Ecuador), Delhiko Jazz Festibalean (India), Madrilgo Los Veranos de la Villa emanaldietan, Getafeko Cultura Inquietan-n…

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu. 
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search