Erradikalak ginen (Bertso Antzerkia)

Erradikalak ginen (Bertso Antzerkia)


Eguna/Ordua
2019/05/27
Astelehena
21:00

DOAKO SARRERA AFOROA BETE ARTE

Erradikalak ginen, Ane Labaka eta Bea Egizabal. BERTSO ANTZERKIA

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

EUSKALTZALETASUNA ETA FEMINISMOA: ZER IKASI, HURA ELIKATU IKASTAROAREN AMAIERA EKITALDIA

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

190902-steve-gunn-kafe-antzokia190927-burning-desvariados-kafe-antzokia