Esne Beltza (Kafe Antzokiaren 21. urteurrena ospatzen)

Esne Beltza (Kafe Antzokiaren 21. urteurrena ospatzen)


Eguna/Ordua
2016/12/15
Osteguna
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Kafe Antzokiaren 21. urteurrena ospatzen:
ESNE BELTZA

Esna, Hernaniko taldearen bosgarren estudioko lana, bikoitza da, nahiz eta bi diskoak denboran bananduak argitaratu diren. Pasa den abenduan argitaratu zuen Esne Beltzak bere lan berria eta bosgarrena izanagatik taldeak ez du txunditzeko gaitasuna galdu. Hernaniarrek bi L.P. izango dituen lan bikoitza aurkeztu dute. Taldearen sortzaile den Xabi Solanoren zuzendaritzapean Euskal Herrian grabatu du taldeak. Diseinu lan paregabearen arduraduna La Prisa Matako Luis Toledo izan da. Luisek modu ezin hobean islatu du taldearen ideia. Lehoi eder bat, boteretsua, kolore aniztuna. Taldearen irudi grafikoa definitzen zuen txuri beltzetik aldendu eta taldeak beti berezko izan duen izaera polikromatua islatzea lortu du. Lehoi bat, esnatuz gero bere indarra erakutsi ahal duen lehoi bat. Esne Beltzak duen indar musikal bera, batez ere zuzenean aritzen direnean. Hain zuzen ere, Gora diskoak beraien ibilbidearen puntu gorena markatu bazuen, Esna bere eboluzio naturala da eta hori nabarmen geratzen da lehenengo abestitik hasita. Erritmo ezberdinen koktelerak irekita darrai, sormen askatasun hori da duten armarik hoberenetarikoa. Baina gehiago dituzte; eszena musikal ezberdinetatik datozen bederatzi musikarien batasuna. Ordezka ezina den trikitixa eta musika estilo anitzen arteko uztarketa. Bere base eta scratchekin abeslaria dirudien Dj-a. Eta batez ere, bere baitako unibertso poetikotik abiatuta errealitatea irudikatzen duten Jon Garmendia Txuriya-ren hitzak.

esne-beltza-kafe-antzokia-urteurrena-poster

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bide-ertzean-kafe-anztokia-kutxa-beltzawas-kafe-antzokia