Fermin Muguruza eta The Suicide Of Western Culture – La Furia

Fermin Muguruza eta The Suicide Of Western Culture - La Furia


Eguna/Ordua
2018/05/10
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegian: 18 €

FERMIN MUGURUZA eta THE SUICIDE OF WESTERN CULTURE
Fermin Muguruzak ez du bere hogeita hamarka urteko karrera amortizatutzat eman nahi, eta orain, bere ibilbidean inork espero ez zuen gidoi-biraketa eginez, soinu-proiektu kamikaze bati ekin dio.
B-Map 1917 + 100 lanak, batetik, Errusiar Iraultzaren ehungarren urteurrenaren itzala luzatzen du planetako hamar eremu geografiko ezberdinetan, eta bakoitzean, B letraz hasten den hiri baten gainean: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogotá, Belgrado eta Baton Rouge. Hamar kalejira musiko-politiko-emozional dira, non Fermin Muguruzak gaur egungo munduaren haserre, gatazka eta iraultza-orroak mapeatzen dituen. Bestetik, talka-elektronikako bikote bartzelonarrarekin (Juanjo Fernández eta Miquel Martínez) landutako industria eta tribu-kantu andana guztiz bat dator Ferminen ibilbidearekin. Beti egon baita sortzeke dauden musika berrien alde. Beti soinu-hots ezagunak mugaraino behartzen. Egindakoari begira bertan goxo egon ordez, nahiago izan du aurrera begiratu gauza berrien gose-egarriz.
B-Map 1917 + 100 lan garrantzitsua da, zentzu askotan. Zuzenean, eta Karlos Osinaga “Txap” gitarra-jotzailea lagun dutela, diskoa ikus-entzunezko esperientzia bihurtzen da Ferminen eta TSOWCren eskuetan. Jendaurreko beste abentura batzuetatik aldenduz, euskal konpositoreak beretzat guztiz berria den genero berri bati heldu dio, beste behin ere oholtza gainean berezkoa duen indar ikaragarri hori erakusteko.

LA FURIA


Argazkia: Alberto Polo

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

inun-prentsaurrekoa-kafe-antzokiavoltaia-nerabe-kafe-antzokia