Garilak 26 & gonbidatuak

Garilak 26 & gonbidatuak


Eguna/Ordua
2016/03/03
osteguna
22:00

Ateak 21:30etan zabalduko dira.

Doako sarrera

 

GARILAK 26
Disko berriaren aurkezpena
Garilak 26 talde Bizkaitarra 2011ko abenduan hasi zen martxan. Eneko (alboka) eta Ander (trikitixa) kalean batera jotzen ezagutu eta proiektu berri honeri ekin zioten. Iker (E-Gene taldeko gitarra) Anderren lankide, batu zen ondoren eta beraren bitartez ezagutu genuen Ieltxu (bateria). Baxujole pare bat probatu ondoren, Unairekin (Skaramuzako baxujolea) topatu ginen eta taldean sartu zen. 2012ko abenduan lehen aldiz igo ginen eszenatokira, Astrabuduako Euskararen Egunean, oraindik abeslari barik. Ondoren Maria (ahotsa) batu zitzaigun taldera. Lehenengo bira eta gero, Ander Bere azken kontzertua jo zuen gurekin Erandioko Kanpomartxoan (2014ko Apirilean), hortik aurrera, Josu batu zen taldera trikitixarekin egurre ematera!!

Euskal taldeen kantuak jotzen ditugu. Betiko taldekoenak, Exkixu, Jose Ripiau, Negu Gorriak, Lin Ton Taun, Kortatu eta baita dantzagarriak diren Tapia eta leturia, Alaitz eta Maider, Gozategi, Etzakit… Gaurko taldeenak ere jotzen ditugu, hala nola, Esne Beltza, Zea Mays, Gatibu, Vendetta, Ze esatek… Kantu guztiak geure erara moldatuz eta albokaren doinuaz apainduz. Garilak 26 talde gaztea da, eta zuzenenan alaitasuna eta ilusioa erakusten dugu, beti ere euskaraz eta jai giro jatorra sortzea dugu helburu nagusitzat..

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Zinegoak_laburmetraiak_kafe_antzokiavocoder_Club