“Gerezien denbora” pastoralaren inguruko solasaldia
Eguna/Ordua
2015/01/20
asteartea
19:00
Antolatzaileak: Bilbo Hiria irratia, Topatour eta Ezkandrai elkartea
Beñat Axiarik zuzendutako pastoral postindustriala aurkezteko mahai-ingurua. Otsailaren 7an “Gerezien denbora” hiri-pastorala taularatuko da Barakaldon. Industrializazioak Baionako gizartean eragindako talka azaltzen duen herri-antzerkia dugu Ezkandrai taldeak moldatutako lan hau. Antzekotasun historikoak ez ezik, pastoral postindustrial hau Bizkaiko Ezkerralderaino ekartzearen arrazoia mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatzea da. Aktoreez beste, Lapurditik hurbilduko diren lagunentzat industria-ondarearen inguruko egun-pasa osorako egitaraua prestatu du horren inguruan Zenbat Gara elkarteak bultzatutako Topatour ekimenak.