“Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan” liburuaren aurkezpena

"Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan" liburuaren aurkezpena


Eguna/Ordua
2015/04/28
asteartea
11:00

Antolatzailea: EHUko Irakasle Unibertsitate Eskola eta Zenbat Gara Elkarteko ekimena den Erroa argitaletxea.

“Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan – Ikerketa kulturalak” liburua aurkeztuko du Erroa argitaletxeak, EHU-­UPVrekin elkarlanean osatutakoa. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak sustatu du liburuaren plazaratzea eta Euskararen arloko Errektoreordetzak lagundu du argitalpena.

Bertan izango dira argitalpenaren zuzendari Jon Kortazar literatura irakaslea, Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendari Gurutze Ezkurdia eta Erroa argitaletxeko editore Xabier Monasterio. Esku hartuko dute, halaber, artikulu bilduma honetan parte hartu duten hainbat ikaslek.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Munduaren_biraKevin-Johansen