Harkaitz Cano: “Ene maite kuttun guztiak”
Eguna/Ordua
2015/09/30
asteazkena
20:00
Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia)
Aforo mugatua
HARKAITZ CANO “Ene maite kuttun guztiak”
Anne Sextonen (eta Harkaitz Canok euskarara itzulitako) poemak ardatz dituen errezitaldia Harkaitz Cano eta Ainara Gurrutxagarekin.
Musika: Iban Urizar “Amorante”.
Anne Sexton (1928-1974) XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen urte gutxitan. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen. Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak.
Ainara Gurrutxaga aktoreak, Iban Urizar (Amorante) musikariak eta Harkaitz Cano idazleak azken honek itzuli dituen Sextonen poema hautatuak irakurri eta interpretatuko dituzte, haren gordintasunari printza samurrak ateraz.