Hiromi Yoshida: “Rakugo” ipuinak
Eguna/Ordua
2016/09/15
Osteguna
16:30
Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
Hiromi Yoshida Japoniako hizkuntzalari euskaldunak eta Axen Eskalada, Arantzazu Maiz eta Maider Ibarguren aktoreak Japonian tradizio handia duen rakugoa azaldu eta antzeztuko dute hurrenez hurren. Rakugoak Japoniako ipuin barregarriak eta laburrak dira, eta egun honetan ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute ikasleek.