Hollis Brown – Le Butcherettes

Hollis Brown - Le Butcherettes


Eguna/Ordua
2015/11/10
asteartea
20:30

Ateak 20:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera

HOLLIS BROWN
2009an sortu zirenetik, Hollis Brown New Yorkeko banda, amerikar rock n’ rolleko gazte talderik liluragarrienetako bat da. “3 Shots” da bere disko berria, eta osatzen duten 11 abestiek sormen jauzia markatzen dute; kanten artisautza melodikoa, elektriko eta akustikoaren arteko testurak, letra zorrotzak… Baita country diva berria den Nikki Lanerekin dueto bat eta Bo Diddley rock n’ roll aitzindari mitikoaren kolaborazioa ere. Bob Dylanen eragina agerikoagoa da, eta bere hiri-heziketaren eta blues tradizionaleko eragin musikalen sustraien arteko nahasketa ere topa dezakegu. Baina blues-ak ez ezik, pop-ak ere presentzia handia du Hollis Browen musikan. Musikari hauek osatzen dute banda: Mike Montali (ahotsa, gitarra); Jonathan Bonilla (gitarra); Dillon DeVito (baxua, ahotsa); Andrew Zehnal (bateria); eta Adam Bock (teklatua, ahotsa).


LE BUTCHERETTES

Teresa Suarez, edo Teri Gender Bender, rock munduan ezagutzen zaion moduan, lurrikara bezalakoa da agertoki gainean Le Butcherettes bere bandarekin. Pop punk talde honen disko berria “A Raw Youth” da, eta bertan bere eragin nabarmenenak erakusten ditu, Melvins kasu, eta beti bezala txartatu bako soinua, punk garbienaren bereizgarri. “A Raw Youth” sorpresatxoz beteta dator; ex-Red Hot Chili Peppers den John Fruscianteren kolaborazioa, edo Iggy Pop mitikoarena, espainolez abesten.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Ben Poole Kafe AntzokianLa Luz Kafe Antzokian